Diptongizazio

Hizkuntzalaritza historikoan, diptongizazioa monoptongo bati eragiten dioen soinu aldaketa bat da, diptongo edo triptongo bat sortuz. Monoptongo bat soinu bokaliko puru bat da, artikulazioa finko bat duena hastapenetik bukaerara, beherantz edo gorantz edo artikulazio posizio berri baterantz lerratzen ez dena. Diptongoa aldiz, bata bestearen osteko bi soinu bokalikoren konbinazioa da silaba bakar batean. Teknikoki, diptongo bat bi jomuga ezberdin dituen bokal bat da; hau da, bokala ahoskatzerakoan mihiaren kokapena aldatzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search